Olatua eta argazkilaritza

Bi zaletasun, itsasoa eta argazkilaritza, bi hobby, denborarekin ofizio buhurtuko direnak. Zortea nirea.

Txikitan Hondarribiko hondartzara joaten nintzen, olatuak galdu zituen hondartza horretara. Gero Bidasoaren beste aldera, Ondarraitzera.
Kantauri itsasoan sartu eta buzeatzera animatzen nau Elik. Nahi dut, onartu eta gozatu egiten dut. Eta gero bela etorriko da.

Heldutasunean nabigazioaz estudiatzen gozatzen dut. Nautikako liburuek, gutunek, konpasek eta transportadoreek nire mahaia ilusioz betetzen dute.
Nabigatu, itsasoa sentitu eta ikasi egiten dut. Eta ikasten jarraitzen dut…
Txikotia, Mir, Saltillo, Nao Victoria, Bon Temps, Pakea Bizkaia eta Olatua… nire zainetatik nabigatu duten belaontziak.

Benirras

Delfines

Eivissa

El Carmen en La Savina

Es Vedrá

Espalmador

Dormund-era egin nuen bidaia batean erosi nuen nire lehenengo reflex kamera, Ricoh KR 10, 50mm 1:2 markakoa. Kliskagailuaren soinua oraindik nirekin daramat. Ikastaroek eta nire laborategian eginiko zuri-beltzeko praktikek Amaiur argazki-dendara eramango naute. 16 urte Donostian, kamera, film, argazki eta bezeroen artean, izenez baino beren kamera modeloagatik gogoratzen nituen bezeroak. Egun batez haize “bolada” batek jo eta nire bizitzaren norabidea aldatu zuen arte: Olatua erosi nuen, Bavaria 36. Ibiza eta Formentera-ra joan nintzen, itsasoaz eta belaz gozatu nahi dutenei paradisu txiki hau erakusteko asmoarekin.

Faro de la Mola

Grandes veleros

Pesca submarina

Piraguas

Salinas de Formentera

Snorkel

Yates

Faro de Barbería

Olatua eta argazkilaritza izeneko atarian ikus ditzakezu gure hirugarren begiarekin hartu ditugun toki, jende, hondartza, belaontzi eta argi majikoen irudiak…

Olatua eta argazkiak ataria, sentsazioak eta sentipenak argazkiaren bidez partekatzeko espazio bat da. Argazkiak ateratzea, belaontzian bizitako momentu politak gure bihotzeko disko gogorrean gordetzea bezala da.

Olatua eta argazkilaritza atarian, zuen irudiak partekatzea nahi genuke. Horregatik, ARGAZKI LEHIAKETA bat egingo dugu Olatua belaontzian aterako zenituzten argazkiekin. Zuen presentziagatik eta gure proiektuari eginiko ekarpenagatik eskertzeko modu bat da. Eta noski, saria du. Datorren udan OLATUAN BESTE ASTEBETE IGAROTZEKO aukera. Zer iruditzen?