Ibiza

Volver a destinos

Bi aurpegiko uhartea da. Alde batetik mundu osoan ezaguna den Ibiza martxosoa eta diskotekeroa eta, bestetik, Ibiza paradisiakoa, ikuspegi desberdin batetik begiratuta, itsasotik. Gu bigarrenarekin geratzen gara.
Uhartearen hego aldera dagoen ur gardeneko kala batetik aterako gara arratsean eta eguzkia sartzen ikusiko dugu gure belaontzitik.
Ez dugu telebistarik ontzian eta ez dugu nahi ere. Ilunabarrak, gehien gustatzen zaigun naturrako seriea da. Horrek harrapatuta gaude eta ez dugu inoiz galtzen.

Es Vedrá y Es Vedranel, uharte majikoak. Isilik nabigatzen dugu sirenen kantuak entzuteko. Bere horma ikusgarriek eta bere indarrak harrapatu egiten gaituzte.

Conillera, Tagomago, Ses Margalides…itsasotik sortutako harrizko uharteak eta irlatxoak.

Eta danborren hots hori? Igandea da, Benirras-en gaude. Dantzak eta djembeak, bongo eta darboukak diosala eginez eguzkiari. Eskerrak ematen dizkiote egunero bere energiaz betetzen gaituelako.

Lurrez eta itsasoz, pribilejio handia da uhartea horrela ezagutu ahal izatea.

San Josep, San Carles, San Rafael, Santa Gertrudis, barne aldeko herri politak, non plazer bat den terrazetan eseri eta garagardo hotz bat hartzea.
Eivissa harresiz inguratutako hiria. UNESCOren ondarea. Bere adokinetatik ibiltzea, goitik dauden ikuspegiak begiratzea, denboran bidaiatzea bezala da.

Eta etxera itzuli baino lehen azokara goaz ES Canar edo Las Dalias-era. Elastiko bat, eskumuturrekoa, poltsa edo edozein kapritxo, Ibiza izeneko paradisu txiki horretan igaro ditugun ongi merezitako oporrak gogoratzeko.