Olatuaren lagunak III : Saltillo belaontzia

Aste honetan Olaturuaren beste lagun batzuk aurkezten dizkizuegu, Saltillo Belaontzia eta bere kapitain Mikel Lejarza

Saltillo belaontzia G. de Vries Lentsch ontzitegian eraiki zuten, Amsterdamen. Eraikitze zenbakia 1101 izan zen eta Mr. E. P. Hart ontzi arkitektoa izan zen ontziaren lerroak trazatu eta aparejadore planoak egin zituena.

Hasieran, ingeles bat, Mr D. Lawrie izan zen ontziaren jabea. Urte bete baino lehen ontzia landa batean zegoen, eta berriro ere salgai.

Hemen ikusi dezakezue bideo bat: BIDEOA IKUSI

1998 urtean Saltillo Erandioko Axpe ontzitegitik Zamakonakora eraman zuten, Santurtzira, eta han eman zitzaizkion aro berri bati ekiteko azken ukituak.

Informazio gehiago: info

Hemen Olatuko Xabi Urrestik ateratako irudi batzuk:

soka

 

Olatuaren lagunak II: Elkano Fundazioa

Oraingoan Olatuak belaontziko beste lagun batzuk aurkezten dizkizuegu, Elkano 500 Fundazioa.

Olatuko Xabier Urrestik fundazioak antolatutako Getaria-Sevilla zeharkaldian parte hartu zuen. Egun ezezaguna izaten jarraitzen duen historiako zati bat ezagutzera emateko sortu da fundazioa: munduaren inguruko lehen itzulia, Elkanok zuzendua, orain dela bost mende hain juxtu.

Ondorengo bideoan Ion Irurzunek, Elkano fundazioko zuzendariak, fundazioaren argidibide gehiago ematen dizkigu.

Fundazioak aldi baterako iraupena izango du, hain zuzen ere espedizioak izan zuen iraupen bera, eta helburu nagusi bat: herritarren jakin-nahia piztea gertakari garrantzitsu haiekiko eta gertakari horiek garaiko gizartean nahiz gizakiaren historian izan zuten ondorioekiko. Zer izan ginen euskaldunok orain bost mende eta zer izaten jarraitzen dugu gaur egun? Historiak, 500 urte geroago, agerian jartzen gaitu eta interpelatu egiten gaitu.

Orain 500 urte gertatutakoak hausnarketa kolektiboak pizteko oinarria eta bidea ematen digu, hain justu, lehendabiziko mundubira hari loturiko hainbat gairen inguruan: kostaldeko herriek itsasoarekin izandako harremana, jasangarritasuna, zientziak nahiz teknologiak gizarte garapenean duten inpaktua, kulturen eta mundializazioaren arteko bizikidetza. Lehenengo zirkumnabegazioak itzelezko ondorioak izan baitzituen bertan nahiz maila planetarioan. Aurrerantzean, ezer ez zen iraganean bezalakoa izango.

Zorte on zuen proiektuarekin Olatua belaontzitik!

Aste santua Olatuan – 2020

Kaixo tripu!! Aste santurako ez da ezer geratzen!.
Bi plan proposatzen dizkizuegu eguraldiaren arabera. Apirileko 8tik 13ra edo 14tik 19ra.

1)   5 egun Kosta Bravako portutik portura. Egunez nabigatu eta iluntzean portura sartuko ginake. Dutxa, ardo goxo bat, bertako leku ikaragarriak ezagutu: Palamós, L`Escala, L’Estartit, Roses, Cadaques….

2)   Menorkatik trabesia. 2 eguneko nabigazioa itsas zabalean eta beste bi kalaz kala. Egunsenti eta iluntze ikaragarriak, kala lasaiak, eta nor daki agian tunidoren bat arrantzatzen dugun!

475€ dena barne!! Oraindik plazak daude. Animatu!

Olatua Aste Santua Semana santa 2020

Olatua – Aste Santua Semana Santa 2020

Olatuaren lagunak – Amuaitz eta Edgar: Ostarte

Aste honetan Olatua-ren bi lagun on aurkezten dizkizuegu: Amuaitz eta Edgar.

Amuaitz Lertxundi eta Edgar De Pedro Ostarte proiektua martxan jarri dute. Beraien helburua kostaldeko itsasontzi klasiko nahiz tradizionalak zaharberritzea da, eta horiekin nabigatuz itsasoratu eta gozatzeko aukera eskaintzea.

Itsas ondare barruan nabigatuz, beraien nahia bezeroei bizipen ahaztezinak eskaintzea da, gure Olatua bezala!

Beraien ontzia Lucretia izena du, 1927ko belaontzi holandarra. Hau guztiz zaharberritu egin dute eta orain itsas ondarean altxorra den 20 metroko eslora duen ontzi honek berriz ere urak zeharkatuz dabil, Kantauri itsasoan dabilen ontzi zaharrenetako bat bilakatuz.

Hemen beraien proiektua azaltzen duen bideo txiki bat uzten dizuegu:

(bideoaren eta irudiaren iturria: Planetainteligente

Zorte on zuen proiektuarekin Amauaitz eta Edgar! Goazen nabigatzera.

OLATUA II. ITSASORATZEN DA

Status

Irrikitan dago Olatua berria itsasoratzeko. Gaur abiatuko gara Barcelonatik Balearetara. Ur gardenak eta eguzkia zai ditugu.
Aste beteko plana proposatzen dizuegu. Ibiza eta Formentera nabegatuko dugu. Naturarekin kontaktuan, paraje zoragarrietan, estresatik urrun…
Inoiz ez baduzu esperientzia hau bizi Olatua da belaontzi aproposa. Nabigatzailea bazara zu izango zara lemazain.
Oraindik badira leku libreak, animatu zaitez, merezi dituzun oporrak izango dira…

olatua velero vistas

Olatua belauntzitik izan ditzazkezun espirientziak

Olatua II

Barcelona, port Olimpic.
Gaur hilabete bat Olatua I aldatu nuela. Sentipen desberdinak; pena, tristura, poza, ilusioa…eskerrak eman nizkion berearkin igarotako momentu zoragarriengatik…Eta hortxe aurrean Olatua II. Ederra, haundia eta erosoa nire esperoan zegoen.
Baimenak, burokrazia, segurtasun neurriak, konponketa txikiak…hemen nabil nabegatzeko desiatzen…badakizuen non gauden, kamaroteak zabalik daude.

Ya sabéis donde estamos los camarotes están abiertos…Olatua II Bartzelonan

Olatua II Bartzelonan

Olatua II Bartzelonan

Olatua II Bartzelonan