Olatuaren lagunak IV : Tantak

Olatuaren lagunak IV: Tantak

Aste honetan blogean Olatuko beste lagun handi batzuk aurkezten dizkizuegu: Tantak

Tantak ozeanoen kontserbazioa eta garapen jasangarria bultzatzen duen GKE bat da. Itsas biologian, ozeanografian, ikerketan, gorputz-hezkuntzan eta ingurunearen zabalkuntzan adituak diren profesionalez osaturik dago. Beraien helburua gure itsasoak zaindu, ohitura osasungarriak bultzatu eta gure planeta hobetzeko ekintzak burutzea da, gizartearekin parte hartuz.

Ana de Lara, Tantak eko kidea

Ana de Lara, Tantak eko kidea

Gizarte aldaketa bat ere bultzatzen dute, ekintzak tokian bertan eginez eta jasangarritasunekiko jakinduria eta ohitura osasungarriak bultzatuz.

Itsas zaintze arloan erreferente diren proiektuak burutzen dituzte bai nazio bai nazioarteko mailan.

Hemen orain dela gutxi egin ziguten elkarrizketa uzten dizuegu.

Bideo interesgarri gehiago Tantak-eko Youtube kanalean

Dioten bezela, tanta bakoitzak balio duelako. Txikiak izan arren. Tanta asko elkarrekin ozeanoa sortzen baitute.

Informazio gehiago: tantak.eu
Sare sozialak: instagram: @tantak.eu facebook: tantak.eu

Olatuaren lagunak III : Saltillo belaontzia

Aste honetan Olaturuaren beste lagun batzuk aurkezten dizkizuegu, Saltillo Belaontzia eta bere kapitain Mikel Lejarza

Saltillo belaontzia G. de Vries Lentsch ontzitegian eraiki zuten, Amsterdamen. Eraikitze zenbakia 1101 izan zen eta Mr. E. P. Hart ontzi arkitektoa izan zen ontziaren lerroak trazatu eta aparejadore planoak egin zituena.

Hasieran, ingeles bat, Mr D. Lawrie izan zen ontziaren jabea. Urte bete baino lehen ontzia landa batean zegoen, eta berriro ere salgai.

Hemen ikusi dezakezue bideo bat: BIDEOA IKUSI

1998 urtean Saltillo Erandioko Axpe ontzitegitik Zamakonakora eraman zuten, Santurtzira, eta han eman zitzaizkion aro berri bati ekiteko azken ukituak.

Informazio gehiago: info

Hemen Olatuko Xabi Urrestik ateratako irudi batzuk:

soka

 

Olatuaren lagunak II: Elkano Fundazioa

Oraingoan Olatuak belaontziko beste lagun batzuk aurkezten dizkizuegu, Elkano 500 Fundazioa.

Olatuko Xabier Urrestik fundazioak antolatutako Getaria-Sevilla zeharkaldian parte hartu zuen. Egun ezezaguna izaten jarraitzen duen historiako zati bat ezagutzera emateko sortu da fundazioa: munduaren inguruko lehen itzulia, Elkanok zuzendua, orain dela bost mende hain juxtu.

Ondorengo bideoan Ion Irurzunek, Elkano fundazioko zuzendariak, fundazioaren argidibide gehiago ematen dizkigu.

Fundazioak aldi baterako iraupena izango du, hain zuzen ere espedizioak izan zuen iraupen bera, eta helburu nagusi bat: herritarren jakin-nahia piztea gertakari garrantzitsu haiekiko eta gertakari horiek garaiko gizartean nahiz gizakiaren historian izan zuten ondorioekiko. Zer izan ginen euskaldunok orain bost mende eta zer izaten jarraitzen dugu gaur egun? Historiak, 500 urte geroago, agerian jartzen gaitu eta interpelatu egiten gaitu.

Orain 500 urte gertatutakoak hausnarketa kolektiboak pizteko oinarria eta bidea ematen digu, hain justu, lehendabiziko mundubira hari loturiko hainbat gairen inguruan: kostaldeko herriek itsasoarekin izandako harremana, jasangarritasuna, zientziak nahiz teknologiak gizarte garapenean duten inpaktua, kulturen eta mundializazioaren arteko bizikidetza. Lehenengo zirkumnabegazioak itzelezko ondorioak izan baitzituen bertan nahiz maila planetarioan. Aurrerantzean, ezer ez zen iraganean bezalakoa izango.

Zorte on zuen proiektuarekin Olatua belaontzitik!

Aste santua Olatuan – 2020

Kaixo tripu!! Aste santurako ez da ezer geratzen!.
Bi plan proposatzen dizkizuegu eguraldiaren arabera. Apirileko 8tik 13ra edo 14tik 19ra.

1)   5 egun Kosta Bravako portutik portura. Egunez nabigatu eta iluntzean portura sartuko ginake. Dutxa, ardo goxo bat, bertako leku ikaragarriak ezagutu: Palamós, L`Escala, L’Estartit, Roses, Cadaques….

2)   Menorkatik trabesia. 2 eguneko nabigazioa itsas zabalean eta beste bi kalaz kala. Egunsenti eta iluntze ikaragarriak, kala lasaiak, eta nor daki agian tunidoren bat arrantzatzen dugun!

475€ dena barne!! Oraindik plazak daude. Animatu!

Olatua Aste Santua Semana santa 2020

Olatua – Aste Santua Semana Santa 2020

Olatuaren lagunak – Amuaitz eta Edgar: Ostarte

Aste honetan Olatua-ren bi lagun on aurkezten dizkizuegu: Amuaitz eta Edgar.

Amuaitz Lertxundi eta Edgar De Pedro Ostarte proiektua martxan jarri dute. Beraien helburua kostaldeko itsasontzi klasiko nahiz tradizionalak zaharberritzea da, eta horiekin nabigatuz itsasoratu eta gozatzeko aukera eskaintzea.

Itsas ondare barruan nabigatuz, beraien nahia bezeroei bizipen ahaztezinak eskaintzea da, gure Olatua bezala!

Beraien ontzia Lucretia izena du, 1927ko belaontzi holandarra. Hau guztiz zaharberritu egin dute eta orain itsas ondarean altxorra den 20 metroko eslora duen ontzi honek berriz ere urak zeharkatuz dabil, Kantauri itsasoan dabilen ontzi zaharrenetako bat bilakatuz.

Hemen beraien proiektua azaltzen duen bideo txiki bat uzten dizuegu:

(bideoaren eta irudiaren iturria: Planetainteligente

Zorte on zuen proiektuarekin Amauaitz eta Edgar! Goazen nabigatzera.

V.Argazki lehiaketa. V. Concurso de fotografía para navegantes 2018

Kaixo eskifaia.
Zuen presentzia eskertzeko ideia hau bururatu zitzaidan duela 6 urte, beraz animatu zaitezte argazkia bidaltzen. Ez duzue ezer galtzeko bainan bai irabazteko, ” Aste beteko egonaldia Olatuan datorren udan”

Hola tripu.
Para agradecer vuestra presencia en Olatua hace 6 años se me ocurrió esta idea. Animaros a enviar una foto!! Un poco de tiempo que perder y “Una semana en Olatua el próximo verano que ganar”

Lehiaketaren oinarriak
Gaia librea da. Argazkia Olatuan igarotako astean egina izan behar du.
Hiru argazkilariez osatutako epai mahaia egongo da. Honetaz gain Facebookeko zuen lagunen “gustoko dut” eta “partekatu” ere kontutan izango dira.
Argazkiak info@olatua.com era bidali behar dira.Gehienez 5MG tako artxiboa izango du. Egilearen izena eta argazkiaren izenburua idatzi.
Aurkezteko azken eguna AZAROAREN 20a.
Parte hartzeileek Olatuak argazkiak Facebooken eta Olatuaren web orrian argitaratzeko baimena ematen duzue.
GUTXIENEZ 30 lagunek bidali beharko duzue argazkia lehiaketa ospatzeko..
Saria: “2019eko udan Olatua belaontzian aste beteko egonaldia”

Bases del concurso
El tema es libre. La fotografía tiene que haber sido hecha la semana a bordo de Olatua.
Habrá un jurado formado por tres fotograf@s. Ademas de su valoración, también se tendrá en cuenta a la hora de premiar los “me gusta” y “compartir” de vuestros amig@s en Facebook.
La dirección de envío de las fotos es info@olatua.com. Tendrán un máximo de 5 MGS, nombre del autor y título de la foto. El último día de recepción es el 20 DE NOVIEMBRE.
L@s participantes ceden a Olatua las imágenes del concurso para su reproducción el la web www.olatua.com y su página de Facebook.
El número MÍNIMO de participantes es de 30.
Premio: “Una semana a bordo de Olatua el verano del 2019”