Olatuaren lagunak III : Saltillo belaontzia

Aste honetan Olaturuaren beste lagun batzuk aurkezten dizkizuegu, Saltillo Belaontzia eta bere kapitain Mikel Lejarza

Saltillo belaontzia G. de Vries Lentsch ontzitegian eraiki zuten, Amsterdamen. Eraikitze zenbakia 1101 izan zen eta Mr. E. P. Hart ontzi arkitektoa izan zen ontziaren lerroak trazatu eta aparejadore planoak egin zituena.

Hasieran, ingeles bat, Mr D. Lawrie izan zen ontziaren jabea. Urte bete baino lehen ontzia landa batean zegoen, eta berriro ere salgai.

Hemen ikusi dezakezue bideo bat: BIDEOA IKUSI

1998 urtean Saltillo Erandioko Axpe ontzitegitik Zamakonakora eraman zuten, Santurtzira, eta han eman zitzaizkion aro berri bati ekiteko azken ukituak.

Informazio gehiago: info

Hemen Olatuko Xabi Urrestik ateratako irudi batzuk:

soka

 

Olatuaren lagunak II: Elkano Fundazioa

Oraingoan Olatuak belaontziko beste lagun batzuk aurkezten dizkizuegu, Elkano 500 Fundazioa.

Olatuko Xabier Urrestik fundazioak antolatutako Getaria-Sevilla zeharkaldian parte hartu zuen. Egun ezezaguna izaten jarraitzen duen historiako zati bat ezagutzera emateko sortu da fundazioa: munduaren inguruko lehen itzulia, Elkanok zuzendua, orain dela bost mende hain juxtu.

Ondorengo bideoan Ion Irurzunek, Elkano fundazioko zuzendariak, fundazioaren argidibide gehiago ematen dizkigu.

Fundazioak aldi baterako iraupena izango du, hain zuzen ere espedizioak izan zuen iraupen bera, eta helburu nagusi bat: herritarren jakin-nahia piztea gertakari garrantzitsu haiekiko eta gertakari horiek garaiko gizartean nahiz gizakiaren historian izan zuten ondorioekiko. Zer izan ginen euskaldunok orain bost mende eta zer izaten jarraitzen dugu gaur egun? Historiak, 500 urte geroago, agerian jartzen gaitu eta interpelatu egiten gaitu.

Orain 500 urte gertatutakoak hausnarketa kolektiboak pizteko oinarria eta bidea ematen digu, hain justu, lehendabiziko mundubira hari loturiko hainbat gairen inguruan: kostaldeko herriek itsasoarekin izandako harremana, jasangarritasuna, zientziak nahiz teknologiak gizarte garapenean duten inpaktua, kulturen eta mundializazioaren arteko bizikidetza. Lehenengo zirkumnabegazioak itzelezko ondorioak izan baitzituen bertan nahiz maila planetarioan. Aurrerantzean, ezer ez zen iraganean bezalakoa izango.

Zorte on zuen proiektuarekin Olatua belaontzitik!