Duela urte batzuk Hondarribiko Gure Cita barkuan itsasoratzeko aukera izan nuen. Kai berritik atera bezain pronto Emilio patroiak esan zidan: » Xabi arraia atzematen ez badegu uretara faki iaiz! » Aste bete ederra pasa nuen. Eskifaiaren aldetik harrera ezin hobea. Asko disfrutatu nuen arrantzaleen pasioa gertutik ikustean.
Bueltan Gure Citak 25000 kilo arrai kargakin zetorren. Eta nik patroiari: » Arrantza ona ezta? Eta orain uretara zein? «.Zubitik ez zen hitzik entzunere egin…