Olatuaren lagunak – Amuaitz eta Edgar: Ostarte

Aste honetan Olatua-ren bi lagun on aurkezten dizkizuegu: Amuaitz eta Edgar.

Amuaitz Lertxundi eta Edgar De Pedro Ostarte proiektua martxan jarri dute. Beraien helburua kostaldeko itsasontzi klasiko nahiz tradizionalak zaharberritzea da, eta horiekin nabigatuz itsasoratu eta gozatzeko aukera eskaintzea.

Itsas ondare barruan nabigatuz, beraien nahia bezeroei bizipen ahaztezinak eskaintzea da, gure Olatua bezala!

Beraien ontzia Lucretia izena du, 1927ko belaontzi holandarra. Hau guztiz zaharberritu egin dute eta orain itsas ondarean altxorra den 20 metroko eslora duen ontzi honek berriz ere urak zeharkatuz dabil, Kantauri itsasoan dabilen ontzi zaharrenetako bat bilakatuz.

Hemen beraien proiektua azaltzen duen bideo txiki bat uzten dizuegu:

(bideoaren eta irudiaren iturria: Planetainteligente

Zorte on zuen proiektuarekin Amauaitz eta Edgar! Goazen nabigatzera.