Olatuaren lagunak IV : Tantak

Olatuaren lagunak IV: Tantak

Aste honetan blogean Olatuko beste lagun handi batzuk aurkezten dizkizuegu: Tantak

Tantak ozeanoen kontserbazioa eta garapen jasangarria bultzatzen duen GKE bat da. Itsas biologian, ozeanografian, ikerketan, gorputz-hezkuntzan eta ingurunearen zabalkuntzan adituak diren profesionalez osaturik dago. Beraien helburua gure itsasoak zaindu, ohitura osasungarriak bultzatu eta gure planeta hobetzeko ekintzak burutzea da, gizartearekin parte hartuz.

Ana de Lara, Tantak eko kidea

Ana de Lara, Tantak eko kidea

Gizarte aldaketa bat ere bultzatzen dute, ekintzak tokian bertan eginez eta jasangarritasunekiko jakinduria eta ohitura osasungarriak bultzatuz.

Itsas zaintze arloan erreferente diren proiektuak burutzen dituzte bai nazio bai nazioarteko mailan.

Hemen orain dela gutxi egin ziguten elkarrizketa uzten dizuegu.

Bideo interesgarri gehiago Tantak-eko Youtube kanalean

Dioten bezela, tanta bakoitzak balio duelako. Txikiak izan arren. Tanta asko elkarrekin ozeanoa sortzen baitute.

Informazio gehiago: tantak.eu
Sare sozialak: instagram: @tantak.eu facebook: tantak.eu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude