Itxaropenez eta ilusioz beteriko proiektu berriekin hasi du Olatuak bere hamargarren urteurrena. Garai zailak dira; krisi sanitarioa eta ekonomikoa, nekea eta apatia nagusi dira gizartean, baina horretatik ere ikasi egiten da eta motibazioa eta sormena sortzen dira.
“Olatua itsasoa eta natura” elkartea Olatuaren bihotzean sortu zen. Hiru lagun min irabazi asmorik gabeko elkarte bihurtu ginen, itsasoaz gozatu eta gure inguruan ezagutarazteko asmoz. Nabigatu, urpean ibili, apnean murgildu, itsasoa zaindu, mota guztietako jendearekin hitz egin. Hori da gure helburua. Hau da itsasoa maite duzuenontzako gunea. Ongi etorri ontzira!!
Olatua itsasoa eta natura. Nor gara?
Nerea Lazpiur (@nerealazpiur) | Fernan Calvo (@mintxisub) | Xabier Urresti (@olatua) |
---|---|---|
![]() |
![]() |
![]() |
Bergara, Gipuzkoa. Kepa eta Mireiaren ama. Garapen iraunkorreko teknikaria. Txikitatik maite ditu itsasoa, ura eta gatza duen gurina. Apneista eta urpekaria. |
Eibar, Gipuzkoa. Asier eta Mikelen aita. Sukaldaria eta komertziala. Itsaso zale amorratua. Urpekaria, apneista, urpeko kamara eta itsasontziko patroia. Batzuetan, urpeko arrantza egitea gustatzen zaio, norberak kontsumitzeko. Itsasoan egon edo lanean aritu aukeratu behar badu, nahiago du itsasoan egon. |
Irun, Gipuzkoa. Telmoren aita. Duela 10 urte, itsas haize bolada batek afizioa bere ogibide bihurtu zuen. Olatua belaontziko patroia, urpekaria, itsaspeko kamera eta behin hegaztien eraztungile laguntzailea izan zen. |
Adiskidetasunak eta itsasoarekiko maitasunak batzen gaitu, eta zergatik ez esan, gastronomiarekiko zaletasunak eta ardo onak ere bai.