Zuk jartzen duzu norabidea

Volver a destinos

Olatua eta bere patroia prest gaude zuek proposatzen diguzuen tokietatik nabigatzeko. Iparraldetik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera. Itsasoan jada esperientziarik baduzue, zuek jarriko duzue norabidea eta guk iristen lagunduko dizuegu. Eta esperientziarik ez baduzue, plazer bat izango da dakiguna zuekin partekatzea.

Eta balearretako zein uhartera nahiko zenuteke joan? Freus-etik, Ibiza eta Formentera arteko pasabidetik, 75 milia dauzkagu Cabrerako Parke Nazionalera, 150 milia Menorca-ra eta 70 milia Mallorca uharteko hegoaldera.

La Ruta de la Sal izeneko estropadan parte hartu nahi? Mediterraneoan egiten den estropadarik ezagunenetako bat da. Aste Santuan egiten da. 150 milia Port Ginesta-tik San Antonio arte.

Familiakoren bat edo lagunen bat itsasoz bisitatu? Ontzian ikastaroren bat egin? Astebetez buzeatu Formenterako uretan? Ur azpiko arrantza egin nahiko zenukete? Ibizari bira eman nahi al diozue piraguan? Eta zuen stand up paddle ohola ekarri?

Nahiera nabigatu, hitz egitea da kontua…