Cabrera Artxipelagoko Parke
Nazionala

Volver a destinos

Balio natural handia du, izan ere, historian zehar isolatuta egotean, gaur arte ia aldaketarik gabe iritsi zaigu: Cabrera-ko kostaldeko paisaia Espainiako kostetan hoberen kontserbatuta dagoena dela esan daiteke eta Mediterraneo osoan onenetako bat da.
Itsas hegaztien eta espezie endemikoen kolonia garrantzitsuak dauzkagu zain bere uharte eta irlatxoetan.
Bere badia babestuan aingura botako dugu, XIV. mendeko gazteluaren azpian, portuaren sarreran eraikia. Gaztelu honek portua piraten base bezala erabiltzea saihesten zuen eta Mallorca inguruko urak hobeto zaintzeko modua eskaintzen zuen. Bertako irlatxoetatik belaz nabigatuko dugu eta piraguan ere bai. Bere ur epeletara salto egingo dugu bertako fauna eta floraz gozatzeko. Salpak, urraburuak, lupiak ugari dira. Erraza da baita ere trikuak eta txibiak ikustea.
Itsaso azpi harritsuan bizi dira meroak, olagarroak, morenak eta itsas aingirak, eta hauekin batera aurki daitezke dortokak eta izurde handiak eta arruntak ere.

Artxipelagoan koloniak osatzen dituzte ondorengo espezieek: Audouin kaioak, gabai arreak, ubarroi mottodunak eta ekaitz-txoriak; gabai mediterraneoak ere, galtzeko arrisku larrian dagoenak, eratzen ditu koloniak.

Eta ilunabarrean Sa Cova-ra, koba urdinera. Eguzki izpiak barruraino sartzen dira eta bere urak urdin turkesa lasaigarri batean biltzen dituzte.
Naturako pribilejio handi bat gure esku.