Menorca

Volver a destinos

Hasi dira merezitako gure oporrak.

Olatua eta bere patroia desiratzen gaude nabigatzeko. Ekainaren hasieran penintsula utzi eta Menorcarako bidean jarriko gara. 100 itsas milia, nabigatzen 24 bat ordu nabigatzen ur gardeneko kala ederretan lehen aldiz aingura botatzen dugun arte. Ilunabar erromantikoa, nabigazio-argiak pizten ditugu, gaueko guardiak, izarren gerizpean kafe termoa. Nor animatzen da zeharkaldira?
Branka ziudadelara. Uhartea hegoaldetik inguratzen dugu bertako kala ederrez gozatzeko; Turqueta, Macarella, Macarelleta, Mitjana, Galdana….

Iparraldera joz Mahon-etik igaroko gara Parc Natural de s`Albufera des Grau-era iritsi baino lehen. Naturazko 5000 hektarea, interpretazio zentroa, ehunka itsas-hegazti, senderismoa, Faváritx faroa… Menorca-ko biosferaren erreserba.

Eta iparraldetik nabigatzen dugu. Fornels eta bere portu natural izugarria eta babestua. Kalatxo birjinak eta hiru uharte txiki, sargantana balearraren bizitokiak. Gure piraguak itsasoratzen ditugu eta bere ur garbiez gozatzen.

Pregonta, La Vall edo Morell izeneko kalak dauzkagu iparraldeko kosta lasai eta jenderik gabekoan, Ziudadelara iritsi baino lehen. San Joan jai magikoaz gozatuko dugu, bertan bat egiten baitute zaldiek eta herriak.

Menorca uharte polita, ur kristalino eta turkesak dauzkagu zain.