Barcelona

Volver a destinos

Asteburu bat zure lagunekin edo bikotearekin, laneko bilera bat, kontzertu edo erakusketa bat, kapritxo bat, sorpresa edo opari bat… Olatuak aukera ematen dizu Bartzelonara itsasoz iristeko.
Nork ez du ezagutzen hiri moderno hau? Ziur denok bisitatu dugula behin besterik ez bada. Autoz, autobusez, abioiez edo trenez; baina inoiz sartu zarete itsasoz?
Olatuak bere kaia Premiá de Mar-en dauka. 12 milia eskasek bereizten gaitu Bartzelonatik. Kaitik sartzea atzeko atetik sartzea bezala da. Bere alderik intimo eta isilenetik, mediterraneo itsasotik. Mundu desberdin, hizkuntza anitzeko eta kosmopolitara iristen gara; portu-hiria, non imajinatzen duzun guztia posible den.

Gure belaontzia Port Vell-en amarratzen dugu, hiriaren erdi-erdian. La Rambla, Maremagnum, auzo gotikoa, Barceloneta, Montjuic-eko gaztelua, Gracia auzoa… Toki pribilejiatua bisitatzeko eta gaua hirian igarotzeko.
Denbora izango dugu nabigatzeko eta Bartzelona bisitatzeko.