Belaontzi bat baino gehiago…

Azaltzen saiatuko banintz ere, eta imajinazio handia jarri edo egundoko espektatibak egiten baditugu ere… esperientzia bizitzen dugun arte ezin da jakin nolakoa den.

Olatua belaontziak sehaska erraldoi batek bezala hartu eta kulunkatzen gaitu. Hiru gela bikoitz, saloia ohe bikoitzarekin, sukaldea, hozkailua,freskagailua,  bi bainua eta dutxa. Denetik dauka. Normalean ontzian bertan sukaldatzen dugu. Maila gastronomikoa halakoa izanik, iluntzean zeruko izar mordoez saritzen dituzte sukaldariak. Belak dituen etxe eder eta erosoa. Etxean bezala sentitzen gara eta halaxe zaintzen dugu. Patroiaren profesionaltasunak konfiantza ematen digu. Ur gardenezko kala lasaietan lo egiten dugu. Lotarakoan Olatuak ipuin bat kontatzen digu eta loak hartu arte kulunkatzen gaitu. Merezi ditugun oporrak dira.

Argazkiak

Belaontziaren ezaugarriak

Plano del velero Bavaria 46 Cruiser de Olatua

Bavaria 46

Modeloa
Bavaria 46 Cruiser
Urtea
2005
Luzera
14,20m
Zabalera
4,35m
Edukiera
10 pertsona
Ur edukiera
460 litro
Erregaia
210 litro
Ontzi auxiliarra
Highfield eta karelez kanpoko motorra
Belak
Nagusia eta Genova bilgarria

Barnealdea

  • GPS
  • PLOTTER RAYMARINE
  • NAVTEX
  • VHF
  • RADIO USB
  • Banaketa:
  • Hiru kamarote bikoitz, bi litera eta ohe bikoitza egongelan.
  • Ontziak hozkailuak dauzka.


Kalaz kala nabigatzen dugu. Uhartetxotik uhartetxora. Belaz nabigatzen ikasten dugu. Belaontzia sentitu egiten dugu.
Entzun egiten diogu eta poliki-poliki bere hizkuntza ulertzen goaz eta gozatu egiten dugu. Haizearen indarraz mugitzen gara. Presarik gabe, gelditu gabe, kutsatu gabe.

Eta gauza materialak konpartitzen ditugu. Branka eta txopa, dingia, kamaroteak, toalla, hegalak eta betaurrekoak urpean ibiltzeko, hortzetako orea, zahatoa eta goilaratxoa edo platera, bila joan beharrik ez izateko.
Eta “materialak” ez direnak konpartitzen ditugu. Kezka, afizioak, txisteak eta txorradak, malkoren bat edo beste, izarren azpian hizketaldi amaigabeak eta sekretu bat baino gehiago. Olatua, konpartitzeko toki bat da.


Itsasoa urdina, dena da urdina. Lasaitasunaren, sormenaren eta erlajazioaren kolorea. Urdina, apaina, gardena, ederra, turkesa, gazia, epela… Mila eta bat aldiz bainatzen gara. Zaindu eta errespetatu egiten dugu.
Behetik begiratzen dugu snorkeling eginez. Itsasoaren gainaldea masajeatzen dugu belaontziaz eta gure piragua isilez. Bere altzoan hartzen gaitu.

Gabaiek, kaioek, Eleonor zapelatzek markatzen dute Olatuaren norabidea. Eta izurdeak… txoratzekoak. Branka bisitatzen dute eta olatuen erritmoan dantzatzen. Arnasoska entzuten ditugu, ia usaindu, ukitu ere egin ditzakegu. Pasada bat da…

Eta Pitiusak lurretik? Pinuen uharteak, greziarrek diotenez. Horrela ikusten dugu Ibiza itsasotik, kolore berde bizikoa. Pinudiak, almendrondoak, pikondoak, olibondoak, erromeroa eta landare usaintsu piloa. Itxaropenaren kolore berdea, turismo masiboaren aurrean beren natura zoragarria babesteko itxaropena.

Baina penintsula zain daukagu eta lur hartu behar dugu. Masaje bat brankan eta azkeneko garagardoa ontzian. Itsasoak eta belaontziak lurrera itzultzen gaituzte txundituta. Itzuliko naiz, ziur nago itzuliko naizela.

Belauntziapatroiarekin erabat ekipatua 10 pertsonentzat.
Balear irla zoragarrienak eta mediterraneoko hiri ederrenak.