Olatua II

Barcelona, port Olimpic.
Gaur hilabete bat Olatua I aldatu nuela. Sentipen desberdinak; pena, tristura, poza, ilusioa…eskerrak eman nizkion berearkin igarotako momentu zoragarriengatik…Eta hortxe aurrean Olatua II. Ederra, haundia eta erosoa nire esperoan zegoen.
Baimenak, burokrazia, segurtasun neurriak, konponketa txikiak…hemen nabil nabegatzeko desiatzen…badakizuen non gauden, kamaroteak zabalik daude.

Ya sabéis donde estamos los camarotes están abiertos…Olatua II Bartzelonan

Olatua II Bartzelonan

Olatua II Bartzelonan

Olatua II Bartzelonan

Maixa Garciak Olatua argazki lehiaketa irabazi du

33 nabigatzaile parte hartu dute Olatuko lehen argazki lehiaketan.Alde batetik Xabat Karrerak ( etorkizun handiko argazkilaria), Maider Egues ( kazetari, gidoilari eta aurkezlea) eta Gari Garaialde ( argazkilari freelance eta Bostok taldeko partaidea ) epai mahaieko partaideak, argazki onena aukeratu dute. Bestaldetik Olatuaren facebookeko orrian, jendeak, gustoko zuen argazkia bozkatzeko aukera izan du. Maixak irabazi duen saria: ASTE BETEKO EGONALDIA OLATUA BELAONTZIAN. Zorionak Maixa!Eguzkia ahoan sua begiradan.

Fundación Villas del Cantábrico. Barlovento aldizkaria

Santanderreko Fundación Villas del Cantábrico elkarteak Barlovento aldizkariaren ale berri bat argitaratu du.
Argitalpen honetan Pakea Bizkaiaren inguruko elkarrizketa bat dakar. Hona hemen linka:

http://www.villasdelcantabrico.org/Publicaciones/n-29/Barlovento%20n29.pdf

Fundazio interesgarri honen web orrialdearen helbidea ere idazten dizuet.

http://villasdelcantabrico.es/

Ondo izan.

Antartidatik bueltan

ANTARTIDATI BUELTAN.
65 egun eta 3000 itsas mila nabegatu ondoren Pakea Bizkaiaren 2. etapa amaitzen da. Mila irudi eta mila sensasio zoragarriekin bete dut motxila. Etapa berri baten hasiera dator. Milesker irudiak eta hotzak zuekin konpartitzeko aukera emateagatik. Laister beste irudi batzuk ikusteko aukera izango duzue. Besarkada bat Ushuaiako paraje eder honetatik.