ITSAS BARNETEGIA. Ameliaren bloga.

Kaixo lagunok:
Hemen gaude Ibiza eta Formenteran, munduko lehen itsas barnetegian. Atzo Formenterako kostaldean, hain zuzen ere, Cala Saonan. Gosaldu eta gero, Xabik, gure patroiak, jarritako Estrella Morente eta txitxarren soinua nahasita iritsi ziren gure belarrietara eta horrek adierazten zuen Mediterraneoan geundela.
Eguna lainotuta hastea eskertzekoa izan zen; belauntzitik amildegi luze bat ikusi genuen gure aurrean itsasoan sartzen, beso bat bezala. Lur gorria, pinuak, sabinak, erromeroak, enebroak eta olibondoak amildegi gainean zeuden.
Nola jakin arratsaldez bizikletak alokatuko genituela eta Faro Cap de Barberiara, leku zoragarri bat ikustera joango ginela!
Eguzkia sartzen ikusteko denborarik izan ez genuen arren ilargi bete zoragarri batek itzulerako bidean lagundu gintuen.
Askatasun une eder bat izan zen!
Olatuari esker.

ITSAS BARNETEGIA ABIATU DA!! Nievesen bloga.

Nievesen bloga…

Hau da gure bigarren eguna Olatua belauntzian itsasbarnetegiaren baitan.
Hau ikaragarrizko pagotxa dela pentsatu dut behin eta berriro bidai honetan.
Gaur ,adibidez, oso egun intentsoa izan da: goizean goiz, esnatu bezain pronto, uretara!
Gero,lau orduko bidaia egin dugu Ibizatik Formenterara, eta ,bertan, izugarrizko esperientzia izan da kobazuloetan buzeatzea, baita piraguarekin hauek zeharkatzea ere. Eta zelako ur gardenak ikusi ditugun!
Bidean hainbat gauzak ikasi ditugu ,bela nola zabaldu, aingura nola bota eta jaso,korapiloak nola egin, eta abar.
Guztiok lemazainak izan gara, nire ustez lasaitasuna behar da gidatzeko.
Aipatu behar ere eskifaiako kideen arteko harremana ezin hobea izaten ari da ,momentuz.
Eta eguna borobiltzeko,ilargi betearen azpian afaldu dugu. Paisaia ezin hobea! Eta beste baino bat, nola ez.
Esker mila egun zoragarri hau oparitzeagatik!!!

Fundación Villas del Cantábrico. Barlovento aldizkaria

Santanderreko Fundación Villas del Cantábrico elkarteak Barlovento aldizkariaren ale berri bat argitaratu du.
Argitalpen honetan Pakea Bizkaiaren inguruko elkarrizketa bat dakar. Hona hemen linka:

http://www.villasdelcantabrico.org/Publicaciones/n-29/Barlovento%20n29.pdf

Fundazio interesgarri honen web orrialdearen helbidea ere idazten dizuet.

http://villasdelcantabrico.es/

Ondo izan.

Antartidatik bueltan

ANTARTIDATI BUELTAN.
65 egun eta 3000 itsas mila nabegatu ondoren Pakea Bizkaiaren 2. etapa amaitzen da. Mila irudi eta mila sensasio zoragarriekin bete dut motxila. Etapa berri baten hasiera dator. Milesker irudiak eta hotzak zuekin konpartitzeko aukera emateagatik. Laister beste irudi batzuk ikusteko aukera izango duzue. Besarkada bat Ushuaiako paraje eder honetatik.