Valdes peninsula, Argentina

Patagoniako leku berezia.Haizearen erreinua.Hego Amerikako kontinenteari itsatsia dago, eutsi nahiean, uhartea izatera kondenatua…Itsas elefante, pinguino, guanako, petrel erraldoi, bale,itsas lehoi eta azeri grisaren babesleku.Lautada lehor amaigabeak.Ura itsasoan bizi da, ez lehorrean. Ardi merinoa eguzki bortitzaren azpian, mugitu ezinik daude.Gaucho Gilen historio ederra errepidearen alde baten eta bestean.Itsasoan zabala den moduan Patagonia zango erraldoi bat da.

 

Antartidara bidaia. Gaur urte bete…

10.000 metroko altueran, 800kmtroko abiadura eta 54ºko temperatura kampoan. Oraindik harritu egiten naiz, nola da posible “maxina” honek egan egitea? 13 ordutan Atlantiar ozeanoa zeharkatuko dugu, sinestezina…Buenos Airesen, Comodoro Rivadaviara dijoan autobusa hartu dugu. Bahia Blanca da gure helmuga. 700kmtako bidea dugu. Behiez jositako zelai amaigabeak kristalaren beste aldean. Iritsi bezain pronto taxian sartu eta kaira goaz, Pakearen bila. Bainan ez da ageri, prefekturan diote hurrengo egunean iritsiko dela. Hau sorpresa!

Hurrengo egunean bai. Irazustatarrak eta Lopetegitarrak, Laurak Bat Euskal Etxeko kideak, kaira eramaten gaituzte. Bertan ikurrinak eta dantzariak prest daude Pakeari ongietorria emateko. Urrutian pekearen masta ageri da. Bidaia hasi da!DSC04885 DSC04920 DSC04891 DSC04877 DSC04868 5

Maixa Garciak Olatua argazki lehiaketa irabazi du

33 nabigatzaile parte hartu dute Olatuko lehen argazki lehiaketan.Alde batetik Xabat Karrerak ( etorkizun handiko argazkilaria), Maider Egues ( kazetari, gidoilari eta aurkezlea) eta Gari Garaialde ( argazkilari freelance eta Bostok taldeko partaidea ) epai mahaieko partaideak, argazki onena aukeratu dute. Bestaldetik Olatuaren facebookeko orrian, jendeak, gustoko zuen argazkia bozkatzeko aukera izan du. Maixak irabazi duen saria: ASTE BETEKO EGONALDIA OLATUA BELAONTZIAN. Zorionak Maixa!Eguzkia ahoan sua begiradan.

ITSAS BARNETEGIA. Idoiaren bloga

Doinua: Partida tristea Ternuarat ( Karidadeko Benta)

 

Belaontzi bat neretzako ze gauza ezezaguna!

Baina bizitza denez ezustekoen bilduma

Zapaldu dut haizearen eta itsasoaren erresuma

Zerua, gatza, eguzkia nolako handitasuna!

Talde ero, atsegina,hemen eduki duguna

Onartzen det, maiz ahaztu det irakaslearen jarduna

Aingura urpean nola guri iltzatu zaiguna

Bihotz barruan izan da egunon edertasuna!

 

 

ITSAS BARNETEGIA. Joxerraren bloga eta Xabiren argazkia

Olatua, 2013ko uztailaren 25ean.

Seigarren egunean antxetaren ohiuekin esnatu naiz, zirrikitutik genova bela motel motel mugitzen ikusi dut. Belaontziaren mugimendua bizkarrean sentitzen dut, kolunpio bat bezala.Ohetik altxatu naiz eta zuzen zuzenean uretara joan naiz, beste egunetan bezala. Nire ingurua ikusi dut;ikaragarria da. Eguzkia bere boterearekin, belaontzia bere dantza motelarekin, olatuak bere mugimendu eta murmurio goxoarekin. Ni oso eroso sentitzen naiz uretan, esne mamitan bezala. Bat batean konturatu naiz bi egun bakarrik falta zaizkigula abentura hau bukatzeko. Zenbat gauza berri ikusi eta ikasi ditugun! Zenbat momento magiko sentitu ditugun! Lasaitasuna, ixiltasuna baita urduritasuna ere. Eskifaia primerakoa da, guztiak beti prest egoten dira gauzak egiteko. Idoia,irakaslea, beti erne egoten da gure atzetik, akatsak zuzentzeko,azalpenak emateko eta adibideak jartzeko. A ze pazientzia, hain gaztea izanik!

Xabi kapitaina ere beti adi egoten da, belaontzia eta gu zaintzen. A ze tipo aditua eta goxoa! Zenbat gauza azaldu dizkigun! Belaontzia, itsasoa, mapak, korapiloak eta abar eta abar.

Inoiz ez dut ahaztuko aste hau. Laster arte Olatua eta besteak.

ITSAS BARNETEGIA. Anderren bloga.

Marmoka baten galderak.

Gaur goizean ikusi zaituztet. Han, zeuen belaontzian, hain ondo ezagutzen dudan itsaso honetako uretatik.
Nortzuk zarete zuek? Zer egiten ari zarete hemen? Zertara etorri zarete?
Zergatik hitz egiten duzue hain arraro? Edo…, zergatik hitz egiten duzue? Ez al duzue akaso nahiko itsasoak eskaintzen dizuen isiltasunarekin?
Zer da ba “zorabio” sentsazio hori?
Begiratzen zaituztet, eta ez zaituztet ulertzen, benetan. Zergatik ez duzue nirekin jolastu nahi? Zergatik jartzen zarete hain urduri nire presentziaz? Esaidazue!!!
Ez naiz ala zeuen gustokoa?
Ez duzue pentsatuko nik pentsatzen ez dudanik… bihotzik ere ez daukadanik…?
Jakin ezazue nire azalezko hamaika begiekin uneoro ikusten zaituztedala…
Eta zergatik zeuen etengabeko amodio bilaketa hori? Hainbeste puro erretzea beharrezkoa al da?
Zergatik haserreak? Edo, zergatik hainbeste zorionez betetako mementu?
Ez zaituztet ulertzen. Baina erantzun, erantzun, erantzun, erantzun iezadazue…

 

ITSAS BARNETEGIA. Amaiaren bloga.

2013ko uztailaren 23an.

Plazer handiko goiza gaurkoa.Genova ohiala atera eta haizearekin nabigatzen ikasi dugu, trukatzeko adibidez.Oso esperientzia polita izan da.A ze sentsazioa nabigatzea!Eguzkia eta haizea belauntziarekin batera itsaso gainean. Sekulako askatasuna sentitu dut.

Medé mezua irratitik entzunez goizeko zazpietan arrantza itsasontzi batetik marinel bat erori dela jakin dugu eta inguruko itsasontzi guztiak erne egoteko esan dute. Itsas mapetan koordenadak begiratu eta gertaera Mallorka iparraldean izan dela jakin dugu.

Arratsaldean Els Palmador irla inguratu, aingura botatzeko baimena eskatu eta han gelditu gara. Piraguak hartu eta hondartzara joan eta handik gertu dauden lokatz putzu naturaletan sartu gara buztina gorputza igurzteko. A ze nolako azal leuna!

Eguna bukatzeko, eguzkiari agur esatera joan gara; Es Vedras arrokak erraldoien  atzetik desagertu da.  Zoragarria¡¡¡¡