Aste santua Olatuan – 2020

Kaixo tripu!! Aste santurako ez da ezer geratzen!.
Bi plan proposatzen dizkizuegu eguraldiaren arabera. Apirileko 8tik 13ra edo 14tik 19ra.

1)   5 egun Kosta Bravako portutik portura. Egunez nabigatu eta iluntzean portura sartuko ginake. Dutxa, ardo goxo bat, bertako leku ikaragarriak ezagutu: Palamós, L`Escala, L’Estartit, Roses, Cadaques….

2)   Menorkatik trabesia. 2 eguneko nabigazioa itsas zabalean eta beste bi kalaz kala. Egunsenti eta iluntze ikaragarriak, kala lasaiak, eta nor daki agian tunidoren bat arrantzatzen dugun!

475€ dena barne!! Oraindik plazak daude. Animatu!

Olatua Aste Santua Semana santa 2020

Olatua – Aste Santua Semana Santa 2020

Olatuaren lagunak – Amuaitz eta Edgar: Ostarte

Aste honetan Olatua-ren bi lagun on aurkezten dizkizuegu: Amuaitz eta Edgar.

Amuaitz Lertxundi eta Edgar De Pedro Ostarte proiektua martxan jarri dute. Beraien helburua kostaldeko itsasontzi klasiko nahiz tradizionalak zaharberritzea da, eta horiekin nabigatuz itsasoratu eta gozatzeko aukera eskaintzea.

Itsas ondare barruan nabigatuz, beraien nahia bezeroei bizipen ahaztezinak eskaintzea da, gure Olatua bezala!

Beraien ontzia Lucretia izena du, 1927ko belaontzi holandarra. Hau guztiz zaharberritu egin dute eta orain itsas ondarean altxorra den 20 metroko eslora duen ontzi honek berriz ere urak zeharkatuz dabil, Kantauri itsasoan dabilen ontzi zaharrenetako bat bilakatuz.

Hemen beraien proiektua azaltzen duen bideo txiki bat uzten dizuegu:

(bideoaren eta irudiaren iturria: Planetainteligente

Zorte on zuen proiektuarekin Amauaitz eta Edgar! Goazen nabigatzera.